En directo

Bigarren Kafea

Zer gertatu zen Leibnizek Spinoza bisitatu zuenean?

Audio_placeholder

Zer gertatu zen Leibnizek Spinoza bisitatu zuenean?

Loading player...
Leibniz eta Spinoza.
Leibniz eta Spinoza.

Baruch Spinoza filosofoa kanpotiarra izan zen bi aldiz: bere komunitate judutarretik bota zuten eta gainerakoentzat beti izan zen arrotza. Kanpotik barrura edo denari begira munduko ezagutza guztia batzen duen liburu bat idatzi zuen 'Etika' izenekoa; bere teoria erradikala zen zentzurik sakonenean eta gizartearen zutabeak erabat deusezten zituen. Horregatik, isilpeko zenbait jarraitzaile eta aurkari ugari izan zituen bizitzan. Aurkari horietako bat izan zen Gottfired Leibniz filosofoa.

Spinoza eta Leibniz antagonistak izan ziren, garai bereko bi munduen defendatzaile. 1676an elkar ikusi zuten, Leibniz Spinoza bisitatzera joan zenean. Spinoza handik gutxira hil zen eta Leibnizek ondorengo 40 urteak egun horien inguruan hausnartzeko baliatu zituen. Baina zer gertatu zen biek elkarrekin pasa zituzten egun horietan? Maia Beitiak kontatu digu Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa