En directo

NAIZ Irratia

«Norekin negoziatu behar ditugu legeak?», Gorrotxategi Lakuaren externalizazioen inguruan

Elkarrekin Podemos - IU legebiltzar taldeak azalpenak eskatuko dizkio Lakuako Gobernuari NAIZek gaur argitaratu duen kanpora ateratze edo externalizazio kasuen inguruan. Miren Gorrotxategi bozeramaileak aurreratu du NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

«Norekin negoziatu behar ditugu legeak?», Gorrotxategi Lakuaren externalizazioen inguruan

Loading player...
La portavoz de Elkarrekin Podemos-IU, Miren Gorrotxategi, en un pleno del Parlamento. (Endika PORTILLO/FOKU)
La portavoz de Elkarrekin Podemos-IU, Miren Gorrotxategi, en un pleno del Parlamento. (Endika PORTILLO/FOKU)

Dozenaka milaka euro bideratzen ditu Eusko Jaurlaritzak enpresa pribatura bere lege egitasmoak eta planak garatu ditzan, ezaguna zenari zifrak eta tamaina jarri dizkio gaur NAIZek eta informazio hori ikusita «shockatuta» geratu dela adierazi du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU legebiltzar taldeko bozeramaileak NAIZ Irratian, «zerbitzu publikoak ez ezik norabide politikoari buruzko erabakiak ere pribatizatu egiten badira, nork gobernatzen gaitu? Are gehiago, norekin negoziatu behar ditugu legeak?».

Gutxienez hogeita hamar lege egitasmo eta plan kanpo kontratazio bidez garatu ditu Urkulluren gobernuak. Gorrotxategik aurreratu du azalpenak eskatuko dituztela Legebiltzarrean.

Eusko Jaurlaritzaren hurrengo eta berehalako ekimena Covidari aurre egiteko izango da eta dekretu bidez iritsiko da, alarma egoera bertan behera geratuko den egunerako egitasmoa iragarri baitu Lakuak. «Disparate demokratikoa» dela uste du Gorrotxategik, egoera hori arautzeko lege bat osatu ordez dekretuaren bideari heldu diolako Urkulluk, «alarma egoera bertan behera geratuko da eta lege gabe harrapatuko gaitu, dekretu bidez tamaina horretako neurriak hartzea ezinezkoa da, gainera lankidetza printzipioari muzin egitea esan nahi du». Gorrotxategiren arabera «epaileak legegile bihurtu nahi ditu» Urkulluk eta lehendakariari leporatu dio «legebiltzarrari legea egiteko aukera kentzea».

Alternatiba EAErako alarma egoera eskatzea litzatekeela uste du Elkarrekin Podemos-IU taldeko bozeramaileak.

Ultraeskuina Madrilen

Madrilgo Erkidego Autonomoko hauteskundeei dagokionez «urduri» daudela onartu du Gorrotxategik eta helburua «ezkerreko gobernu bat eratzeko balio duen edozein emaitza» dela. Bere ustez «eskuinak irabazten badu Madrilen aginduko lukeen eskuina ultraeskuina izango litzateke».

Adi jarraitu beharreko kontua dela uste du, «ez solik elkartasunez, gure bizimoduan zuzenean eragin dezakeen esperientzia bat» izan daitekeelako Madrilen gertatzen dena.

Jaurlaritza Logoa