En directo
Mahastizaintza eta ardogintza historikoki Bizkaiko arlo sozio-ekonomiko eta kulturalean tradizio sustraitua bazen ere, beheak jota egon zen aldi luze batez 1989. urtean mahastizain talde batek jarduera hau berreskuratzeari ekin zion arte. 1995ean Muskiz herrian zabaldu zituzten lehen aldiz 25.000 litro produzitzeko prestatutako instalazioak Itsasmendi txakolindegikoek. 2002. urtean, berriz, upategia lekuz aldatu zen Urdaibai Biosfera Erreserba barruko toki ikusgarri batera, Gernikan.
Bizkaiko golkoaren inguruetako mendi magaletan, Kantauri itsasotik hurbil kokatuta dauden 35 hektareako lursailek ematen diote izena eta izana upategiari. Batez ere izana, horretan datza eta tokiaren eta bertan egiten den txakolinaren magia. Naturarekin elkarrizketan, honi beti ere zor zaion errespetua eta trataera emanez, txakolinaren tenplu bat eraiki dute.