En directo

Netflix euskaraz!

Netflix plataformak euskarazko edukiak aldarrikatzeko sinadura bilketa duela bi hilabete abiatu zen eta bide bikaina darama. Eñaut Zearra, mugimenduko kidea izan da kultur tartean.

Audio_placeholder

Netflix euskaraz!

Loading player...
Netfliz euskaraz
Netfliz euskaraz

Otsaila erdi aldera abiarazitako ekimenak, Netflix euskaraz izateko sinadura bilketak bie ederra egin du dagoeneko. Oso modu xumean hasi zena, pertsona bakar baten ekimena izan baitzen hasiera batean, gero eta babes sendoagoa duen ekimena bilakatu da. Eñaut Zearra mugimenduko kideak azaldu digunez, pozarren daude jendartearen erantzunarekin. Mugimendu honen helburuen berri eman eta jasotako babesaren erakusgarri, prentsaurrekoa eman zuten apirilaren 17an Durangon. Han aipatutakoak izan ditugu hizpide.

Ikus-entzunezkoen kontsumoa asko aldatu da azken urteetan, telebista konbentzionalaren aldean indartsu datoz streaming bidezko plataformak, eta euskarak apenas du lekurik hauetan. Hortik dator kezka, eta horretan eragin nahi da. Datuek diote, biztale bakoitzak egunean bi ordu igarotzen dituela plataforma hauen aurrean. Euskarak hauetan presentziarik ez badu, horrek eragin zuzena du gure komunitatzearen hizkuntza ohituretan. Hortaz, plataforma hauen jarduera erregulatu beharra dago eta euskararen presentzia bermatu Eñaut Zearraren hitzetan.

Ekimen honek bi norabidetan lan egin asmo du: batetik Netflixengana jo nahi dute eta bestetik estatu mailan laister eztabaidatu eta onartuko den ikus-entzunezkoen lege berriaren baitan ere eragin nahi dute.

Netflix-eri 20.000 sinadura jarri nahi dizkiote mahai gainean abenduaren 3rako, egun sinbolikoa, euskararen eguna hain zuen ere. Legeari dagokionez, euskal politikariei eskatzen diete eragin dezatela euskarak merezitako lakua eta babesa jaso dezan bertan. Gai honetan erreferente nagusia Kataluinia da, bertan dagoeneko eman dituzte zenbait urrats, eta bide hori jarraitu nahiko lukete.

Streaming bidezko plataformetan arreta jartzeaz gain, mugimendu honetan, ohiko telebistari dagokionez ere egin dute hausnartketa, eta ETBri dagokionez, argi dute, hau hasiera batean euskararen normalkuntzarako tresna gisa sortu bazen ere, egun funtzio hori ez duela behar bezala betetzen. Gegiago eta kalitate gehiagorekin ekoitzi beharko luke euskaraz telebista publikoak.

Ekimenarekin bat egine ta sinadura eman nahi duenak change.org-webgunearen bitartez egin dezake modu errazean.

Jaurlaritza Logoa