En directo

Bigarren kafea

Ama eta ekintzailea. Bada marka!

Erditu eta bost egunetara lanera bueltatu behar izan zen Miren Zaldibegoitia moda disenatzailea. Aitortzen du ez dela erreza zure arropa marka amatasunarekin uztartzea eta berdin pentsatzen dute Ana Orozco Naia Zabala diseinatzaileek ere. 

Audio_placeholder

Ama eta ekintzailea. Bada marka!

Loading player...
Naia Zabala, Ane Miren Zalbidegoitia eta Ana Orozco moda diseinatzaileak
Naia Zabala, Ane Miren Zalbidegoitia eta Ana Orozco moda diseinatzaileak

Moda eta arte kontuak izaten ditugu solasgai Maria Romero Laspiurrekin Bigarren Kafea saioan aste honetan tartea egin diegu arropa marka bat aurrera atera duten eta ama diren hiru emakumei. «Ama bi aldiz izatea bezala da hori!» dio Laspiurrek.

Ama izatea aldaketa handia da, eta konplikatua zure negozio propioa baduzu. Hala diote Naia Zabalak, Ane Miren Zalbidegoitiak eta Ana Orozcok, hirurak dira moda disenatzaileak eta amak. Amatasunak nola eragin dien kontatu digute Bigarren Kafean, onurak eta kalteak. Onurak, inspirazio iturri ere izan delako amatasuna; kalteak, gainezka sentitu izan direlako maiz. Guraso izatea baita «zerbait sutan edukitzea bezala», beti begi bat jarria eduki behar duzu.

Ume eta helduentzako arropa diseinatzen du Naia Zabalak, 'Maiuki' du izena bere markak. Helduentzako diseinuak egiten zituen eta sare sozialetako jarraitzaileek animatu zuten umeentzako arropak diseinatzera. Estilo minimalista eta generorik gabekoa da berea.

Hastapenetan pentsatzen zuen ama izatea eta negozio propioa edukitzea ideia bikaina zela. «Segituan ohartu nintzen amatasunak zenbat denbora kentzen duen, eta zer dependentzia sortzen duen» azaldu du. «Ez zara zu, gara gu». Atzera begiratuta, aitortzen du babesgabe sentitu zela ama izan berritan «lo eta energia faltari gehitu behar diozu sistemak ez dizula laguntzen, eta horrek erabat desmotibatzen zaitu» dio. Zailtasunak zailatasun, aurrera jarraitu du Zabalak 'Maiuki' arropa markarekin. «Nire seme-alabak sortzen ikusteak ilusioa egiten dit, baina nire negozia eta marka handitzen ari dela ikusteak era bai».

AMZ (Asko Maite Zaitut) markapean heldu eta umeentzako arropak egiten ditu Ane Miren Zalbidegoitiak. Berak ere aitortzen du «oso zaila» izan dela amatasuna eta lana uztartzea. «Askotan atzera begiratzen dut eta maiz pentsatzen dut nola izango ote zen nire bizitza bestelako lan batekin. Nik adibidez, ez dut disfrutatu amatasun bajarekin, erditu eta 5 egunetara lanera bueltatu nintzen, telefono deiak eta emailak ezin ziren erantzun gabe geratu».

Ana Orozcok helduentzako moda egiten du. Calmada markaren ezaugarri nagusia da taila bakarreko jantziak direla eta kalitatezko telekin gainera. «Nik arropa komodoa egin nahi nuen, emakume guztientzako. Esparruko lagunek esaten zidaten ezinezkoa zela hori», baina lortu du Orozcok. Kalitatezko modaren eta jasangarritasunaren alde egiten du gainera,  bere arropa da Upcycling, alegia, fabriketan baztertutako kalitate handiko ehunekin egindako arropak dira.

Jaurlaritza Logoa