En directo

Bigarren Kafea

And the Oscar goes to...

Urtarrilean izan ohi da Oscar sari banaketa, baina koronabirusaren ondorioz, igande honetan, apirilaren 25ean, ospatuko du AEBetako zine akademiak Oscar sarien ekitaldia. Ohi bezala izen handiak daude izendatuen zerrendan eta baita polemika ere. Ainhoa Marzolekin errepasatu ditugu izendapenak.

Audio_placeholder

And the Oscar goes to...

Loading player...
'Mank' filmak 10 izendapen lortu ditu.
'Mank' filmak 10 izendapen lortu ditu.

Aitzakia gutxi dago aurten Oscar sarietan izendatutako filmak ez ikusteko, gehienak, ikus-ezuntzeko plataformentan daude jada. Igande honetan, apirilaren 25ean, 2021 Oscar sarien irabazleak jakinaraziko dira. Ezohiko edizioa da koronabirusak eragindako atzerapenek nabarmen markatu dutelako karteldegia. Hala ere, maila handia dago izendatuen artean. Errepasoa egin dugu Bigarren Kafea saioan Ainhoa Marzolekin.

David Fincherren 'Mank' filmak bildu ditu Oscarretarako izendapen gehien, baina lehia handia izatea espero da. Film onenaren sailerako hautagaiak dira 'Mank' bera, 'Minari', 'The Trial of the Chicago 7', 'The Father', 'Sound of Metal', 'Nomadland' eta 'Judas and the Black Messiah' dira. 

Zuzendaritza onenaren sailean lehen aldiz bi emakume daude saria lortzeko lehian. Chloe Zhao 'Nomadland' filmaren zuzendaria eta Emeral Fennell 'Promising Young Woman' filmarengatik. Lehiakide izango dituzte Thomas Vinterberg ('Anothe round'), David Fincher ('Mank') eta Lee Isaac Chung ('Minari').

 

Jaurlaritza Logoa