En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Aste Santuaren bueltan erlijioa eta arazo espiritualei buruzko kantuak Marina Landaren eskutik

Ikerlari donostiarrak garaian garaikoa ekartzeko ahalegina egiten du eta oraingoan erlijioaren gaia aukeratu du. Baina modu bitxian tratatu du gaia, aniztasun handiko iruditeria sortuz kantuen bitartez.

Audio_placeholder

Aste Santuaren bueltan erlijioa eta arazo espiritualei buruzko kantuak Marina Landaren eskutik

Loading player...
ZETAK taldeak erlijoaren hainbat elementu erabiltzen ditu zuzenekoetan ere. (Iker GURRUTXAGA|NAIZ Irratia)
ZETAK taldeak erlijoaren hainbat elementu erabiltzen ditu zuzenekoetan ere. (Iker GURRUTXAGA|NAIZ Irratia)

Erlijio judeo-kristauaren inguruan sortu diren kantuak dira orokorrean aste honetan Marina Landak ekarri dizkigunak. Kantu aukeraketa oso zabala egiteko aukera izan duela kontatu digu, asko eta denetariko kontuak biltzen dituzten abestiak daudelako gai honekin lotuta.

Hartara, erlijioaren alde izpiritualaz gainera, juramentuak, deabruaren aldean kokatzen diren kantuak edota erlijioarekin lotutako konturik ilunenak jasotzen dituzten kantu zerrenda osatu du:

– Joan Osborne - One of us

– Jeff Buckley - Hallelujah

– Zahara - Canción de muerte y salvación

– Extremoduro - Jesucristo García

– Zetak - Pater Noster

– Dover - Devil came to me

Jaurlaritza Logoa