En directo
Underground musika mainstream izatera pasa zen urte bezala aipatu izan du 1991 Izkander Fernándezek sarritan. Baina, aste honetan, undergroundean geratu zen talde bati buruz aritu gara, Slint taldeaz. «Pentsatu behar duguna da testuingurua ere halakoa zela eta taldea Lousvillen, Kentuckyn, sortu zela. Hau da, Estatu Batuetan toki hori bera Marte dela», aipatu digu Fernándezek.
Baina lemoaztarraren iritziz hainbat euskal talderengan zuzenean eragin duen taldea izan da eta beste askorengan zeharka ere eragin duelakoan dago. ‘Spiderland’ diskoak 30 urte bete ditu aurten eta hautatu dizkigun taldeak, Slint bezala, dagoeneko utzita daudenak dira:
– Arean - Nondik zatoz?
– Slint - Breadcrumb trail
– DUT - Sortu eta haztea
Deportes
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Deportes
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Deportes
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Deportes
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Deportes