En directo

Eneko Alkorta

Reggae Fever x 53

Audio_placeholder

Reggae Fever x 53

Loading player...
Punky Reggae Party
Punky Reggae Party

Ostegun gauetan ez da besterik izaten, astebete gogoz egoten gara itxaroten eta behin gaueko hamarrak jotzen dituenean Reggae sukarra goraino igotzen zaigu guztioi. Oraingo honetan ere ez da hori guztia gutxiago izan, eta badakigu Reggae sukar onak bere tartea merezi duela Naiz Irratian ere. Aste honetan etxean geratzea erabaki dugu, Euskal Herrian hain zuzen.

Gurean geratuta beraz, argitaratu berri diren zenbait nobedaderi egin nahi izan diegu nagusiki tartea. Esan genezake ere, nobedade hauek zuzeneko kontzertuekin lortura oso estua dutela eta hori albiste oso ona da inolako zalantzarik gabe musikagintzarentzat eta baita zaletuontzat ere. Akatz, Broken Brothers Brass Band eta Lloyd Charmers bezalakoak entzuten izan gara eta ez digute hutsik egin ere asteko klasiko, jatorrizko zein moldaketak ere.

Jaurlaritza Logoa