En directo
Maite Arroitajauregi eta Arantzazu Calleja gogoan izan ditu aste honetako ‘Zarata’ tartean Iker Bárbara kazetari bilbotarrak. «Larunbatean bertan kaletik gurutzatu nituen Maite eta Aran eta gero idatzi zidaten kasualitate hori ez zela kasualitate huts esateko. Oso pozik nago bi emakume hauek Goya saria eskuratu izanagatik», aipatu digu Zarata Mondosonoroko arduradunak.
Verde Pratoren azken bideoklipa estreinatu berritan ‘Neskaren kanta’ ekarri digu eta melodia bera erritmo desberdinarekin zeinen desberdina den entzun dugu. Horrez gainera, Ro eta Sara Zozayaren arteko elkarlana luzatu digu, eta, badirudi, ez dela kantu bakarrean geratuko hasitako bide hori. Baina gehiago ere ekarri dizkigu eta hauxe izan da aukeraketa:
– Akelarre - Neskak sotoan
– Verde Prato - Neskaren kanta
– Sara Zozaya eta Ro - Rosa
– Duna - Caléndula
– Motorsex - Violencia vertical