En directo
Nafarroan musikaren astea izan zela aurrekoa aipatu zuen kazetariren batek sarean, eta ez da gutxiagorako. Chill Mafiaren arrakastaren atzetik ‘Zarata’ tartean Iker Bárbarak aurkeztu digun Ibil Bedi taldeak ere bi emanalditarako sarrerak 24 ordutan saldu baitzituen. ‘Beltxarga beltza’ diskoa kaleratzear dira eta oso kolaborazio berezia izan dute aurkeztu duten kantu berrian, Anari izan baitute alboan.
Horrez gainera McOnak taldeak hamargarren urteurrena betetzen duela ospatzeko abestia eta beste pare bat proposamen ere luzatu dizkigu Bárbarak:
– Ibil Bedi - Egurrezko eskuotan (ft. Anari)
– McOnak - Balearen bertsoak (ft. Martillo)
– Pape - La Playa
– Nuevo Catecismo Católico - Killin' the city
Deportes
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
IRRATIA
«Urteak daramatzat etxean lan onak egiten, eta plazan erakutsi nahi nuen noizbait behintzat»
IRRATIA
«Epe luzera ari naiz lanean, nire bertsiorik onena topatu nahi dut zazpi-hamar urtera»
IRRATIA
«Ibilbidea amaitzen duzunean, zerekin geratzen zara? Gaurkoa bezalako esperientzia batekin»
IRRATIA