En directo
Eskolan jai egunak izan dituzte eta izango dituzte egun hauetan Euskal Herriko haurrek. Gauzak horrela, Aiako haur batek, Malen Gurrutxagak, bere kantu zerrenda luzatu digu MusikHaria saioan. Baina kantuak aukeratzeaz gainera, musikarekin zer nolako lotura duen kontatu digu.
Aita, ama, aitita… familian musikari asko dituela esan digu, eta bera ere dagoeneko ari da bateria klaseetara joaten. Berri Txarrakek Kobetamendin eman zuen kontzertuaz izandako bizipenak kontatu, ‘Maravillas’ kantuaren jatorria azaldu, gustuko dituen bideoklipak zeintzuk dituen edota Euskal ‘sred’-ak zer diren azaldu digu Malenek.
Horrez gainera, arrazakeriaren inguruan idatzitako kantu bat ekarri digu eta baita iratzartzeko egunero entzuten duen abestia ere. Eta, nola ez, musika zale den aldetik, armairuan gordeta dituen musika taldeen kamisetak zeintzuk diren ere aipatu digu.
Baina hori nahikoa ez eta ikasgelan osatu duten musika taldearen asmoez mintzatu zaigu: «Bost edo izango gara musikariak, baina besteek gainerako ardurak hartu dituzte: batzuk teknikariak izango dira, besteak ibilgailuen mekanikariak… eta abar. Willy Fogek munduari bira eman bazion, guk zergatik ez?», esanaz bukatu du elkarrizketa.
Amets hori gauzatzeko bidean, hauxe da luzatu digun kantuen zerrenda:
– Negu Gorriak - MTV antenatik at!
– Bi bala - Besarkadak eta labankadak
– Rage Against The Machine - Killing in the name
– Incubus - Anna Molly
– Kalakan - Elementuak (Euskal Sred)
– Green Day - Basket Case
– NOFX - Don't call me white
– Berri Txarrak - Maravillas
– Berri Txarrak - Oreka
– Adele - Rolling in th deep
– The Baboon Show - Radio rebelde