Zuzenean

Elkarrizketa
Malen Gurrutxaga
Musikazalea

«Bi urte barru berriz elkartuko gara»

Duela bi urte, irratia etxetik egiten ari ginela, Malen Gurrutxaga bere musika kuttuna aurkezten izan zen MusikHaria saioan. Bi urte beranduago, playlist berriarekin itzuli da.

Audio_placeholder

«Bi urte barru berriz elkartuko gara»

Loading player...
2013an jaioa, musikarako grina du Malen Gurrutxaga aiarrak.
2013an jaioa, musikarako grina du Malen Gurrutxaga aiarrak. (Iker GURRUTXAGA)

Osaba-ilobak dira MusikHaria saioko gidari Iker Gurrutxaga eta Malen Gurrutxaga. Txikiak musikarako zaletasun agerikoa zuela erakutsi zuen duela bi urte irratsaioan egindako tartean. «Orduan bateria jotzen ikasten ari nintzen, baina irakasleak lan berria topatu zuenez, gitarra jotzen aritzen naiz orain. Kantuak sortzen ikasten ari gara, gainera», esan digu aiarrak.

Zuzeneko kontzertuetara joaten da ahal duenean eta horietako batzuk pilatu ditu saiorako ekarri duen zerrendan. Beste abesti batzuk, ordea, ikus-entzunekoetatik ezagutu ditu. «‘Stranger things’ telesaila izugarri gustuko dut eta bertatik atera ditut zerrendako pare bat abesti», kontatu digu.

YouTube bidez ere bilaketa bitxiak egin izan dituela kontatu digu Malenek: «Badira bideo batzuk abeslariak autotunea edo efektua erabiltzen duen edo ez entzumen soilarekin desberdintzeko erronka jartzen dutenak. Horiei begira nintzela ezagutu nuen Residente, eta aizu, asko gustatu zitzaidan». 

Bi urte dira aurreko zerrenda ekarri zigunetik eta «bi urte barru berriz ere elkartuko gara» esanaz agurtu gaitu Malen Gurrutxagak. Hori bai, agurtzeko, musika gogorragoaren maitale ere badela argi eta garbi geratu da, hauxe baita ekarri digun zerrenda:

– Willis drummond - A ala B

– The Clash - Should I stay or should I go

– Joseba Irazoki eta lagunak - Lucio eta Durutti

– Liher - Nor da piztia?

– The Offspring - The kids aren’t allright

– Green Day - American idiot

– Residente ft. Ibeyi - This is not America

– BZRP x Residente - Bzrp music sessions, Vol. 49

– BZRP x Snow Tha Product - Bzrp music sessions, Vol. 39

– Bemancio - Peter Sagan Rap

– Metallica - Master of puppets

– Liher - Estoldak gainezka

– Rodeo - Sugeak

– Ezpalak - Itzala

– Lysistrata - asylum

– Folkcore - Petazetak

– Anestesia - Terapia

Jaurlaritza Logoa