En directo
Gai bat hartu eta hura kantuetan aztertzen du astean behin Marina Landak MusikHaria saioan. Gainera, horretarako propio gaiaren inguruan egin diren ikerketak aztertzen ditu Landak ikuspegi zabalagoa izan dezagun.
Aste honetan zoriontasuna izan dugu ardatz eta zoriontasunaren inguruan idatzi diren kantuak ekarri dizkigu ikerlari eta komunikatzaile donostiarrak. Zoriontasuna ordea batzuetan doinuaren bidez transmititzen da eta beste batzuetan mezuaren bidez. Batzuetan ez dute bat egiten mezuak eta doinuak. Eta Euskal Herrian baditugu horren inguruko adibideak, gainera.
Nabarmen geratu zaigu Euskal Herrian zoriontasuna ulertzeko modu asko daudela, eta, tartean, kritika ugari ere egiten diogula zoriontasunari edota zoriontasuna ulertzeko dugun moduari. Baita hura lortzeko bideari ere.
Hauek dira aste honetan Marina Landak luzatu dizkigun kantuak:
– Pharrell Williams - Happy
– Alaitz eta Maider - Zorion gailurra
– Berri Txarrak - Zorionaren lobbya
– Izaro - La felicidad
– Joxe Ripiau - Positive bomb