En directo

Naiz Irratia

Ekhiñe Atorrasagasti: «Erorien Harana munduko hobi komunik handiena da»

Erorien Haranean lurperatuta daude bando nazionaleko zein bando errepublikarreko milaka miliziano. Horien artean Lucas Huarte Plaza. Ekhiñe Atorrasagastiren senitartekoa zen eta honek Naiz Irratian azaldu du laster espero dutela gorpua berreskuratzea. Ardurak argitzeko garaia dela dio, ordea.

Audio_placeholder

Ekhiñe Atorrasagasti: «Erorien Harana munduko hobi komunik handiena da»

Loading player...
Erorien Harana. (J.J. GUILLÉN / EFE-AFP)
Erorien Harana. (J.J. GUILLÉN / EFE-AFP)

Lucas Plaza Huarte 22 urte zituela eraman zuten frentera derrigortuta. Ekhiñe Atorrasagastik Informazioaren Harian azaldu du bere inguruan informazio gutxi duela familiak. Dakitena da bere garaian «dantzaria zela, mendia gustatzen zitzaiola eta anaia bikia zuela». Gerran hil zela jakin zutenean Lucasen amak gorpua etxeratzea lortu zuen eta Euskal Herrian lurperatzea. Atorrasagastiren esanetan, ordea, duela bi urte inguru jakin dute Lucas Huarteren gorpua bere lekutik atera egin zutela «inolako baimenik gabe» eta Erorien Haranean dagoela orain.

Familiak urteetan zehar gertatutakoaren errelatoa osatu du eta gutxi barru espero dute senitartekoaren hezurrak esku artean izatea. «Hezurrak berreskuratzea ordea gutxienekoa da». Garrantzitsuena San Lorenzo del Escorialen dagoen hobi komun hartan gertatutakoa argitzea dela nabarmendu du.

Jaurlaritza Logoa