En directo
«Autokritikatik abiatutako hausnarketa zabala egin behar izan dugu». Maite Barreña LAB sindikatuko kideak Informazioaren Harian nabarmendu duenez, erantzunkizunetatik abiatuta egin dute indarkeria-matxista kasuak kudeatzeko barne protokoloaren garapena. «Gizartean indarkeriarekin amaitu nahi bada errotik aldatu behar da gizartearen jokamoldea». Emakumeenganako indarkeria kasu gehiago egon ez dadin, Barreñak dio garrantzitsua dela gizarte osoak kontuan hartzea indarkeriak ez duela ezertarako balio.
LAB, Sortu eta Ernairentzat garatu duten protokoloa jarraibide zehatz batzuk biltzetik harago doa. «Guretzat garrantzitsua da ezker abertzaleko komunitatea emakumeontzat askea eta segurua izatea».