NAIZ IRRATIA

«Hodei altuak izotz kristalez osatuak daude»

Iker Ibarluzea meteorologoarekin aste honetan hodeiak zer diren, hauek nola sortzen diren eta zein mota ezberdinetakoak dauden ikasi dugu, Asteburuko Haria magazinean.

Audio_placeholder

«Hodei altuak izotz kristalez osatuak daude»

Loading player...
Lainoak (JOSEPH EID / AFP)
Lainoak (JOSEPH EID / AFP)

Asteburuko Haria magazineko kolaboratzailea da Iker Ibarluzea meteorologoa eta asteburu honetan hodeiak zer diren azaldu digu.


Jakin dugunaren arabera, hodei bat hidrometeoro bat da, atmosferan dauden izotz kristalez edo ur tanta mikroskopikoz osatutako masa ikusgarriak. Meteorologiako fenomeno konplexuenetako bat izanik, ibarluzeak era sinple batean azaldu dizkigu hodei mota ezberdinak; Hodei-baxuak, erdi-mailako hodeiak, hodei altuak, kumulonimboak eta terrala.

Horretaz gain, hodeiek gurean sortzen dituzten fenomeno bitxi batzuk ere ekarri dizkigu gaurko tartera. Horietako batzuk zihur askotan ikusi ditugula, baino ohartu ere ez ginen egingo... Zeintzuk diren jakin nahi?