En directo

Naiz Irratia

Josu Garmendia [San Frantzisko]: «Biden eta Harrisen gobernuak ez du pilula majikorik ekarriko, baina Trump botatzeko balio izan du»

New Yorken lehenbizi, San Frantziskon ondoren. 18 urte daramatza Josu Garmendiak AEBtan bizitzen. Trump Etxe Zuritik bota dutelako pozarren azaldu da, nahiz eta ez duen ulertzen zergatik lortzen dituen horrenbeste boto. Bidenen garaipena ezagutu berritan eskaini dio bere testigantza Naiz Irratiari. 

Audio_placeholder

Josu Garmendia [San Frantzisko]: «Biden eta Harrisen gobernuak ez du pilula majikorik ekarriko, baina Trump botatzeko balio izan du»

Loading player...
Joe Bidenen garaipena ezagutu berritan, kalera irten dira zaleak ospatzera
Joe Bidenen garaipena ezagutu berritan, kalera irten dira zaleak ospatzera

Hirugarren hauteskunde presidentzialak ditu Josu Garmendiak, eta inoiz ez du halakorik ezagutu. Pozik agertu da Trumpek ez duelako irabazi; bera eta bere ingurukoek diote Joe Biden presidentearen eta Kamala Harria presidente ordearen gobernuak ez dituela bat-batean aldatuko, baina esperantza dute lehenago edo beranduago Donald Trumpek eraikitako guztia amilduko dutela. 

 

Jaurlaritza Logoa