En directo

Ion GARATE

«Pozik gaude lortutakoarekin, nahiz eta hemendik aurrera gauza asko dagoen egiteko»

Aldarrikapen gehienak lortuta, Baikoko pilotariek greba bertan behera uztea erabaki dute. Akordioa EPELekin lortu dute eta sektoriala izango da, bai Baikoko eta bai Aspeko pilotariei eragingo die. Zortzi puntu nagusi ditu akordioak, tartean Eskiroz, Mariezkurrena, Laso eta Victor berriz ere kontratatzeko akordioa. NAIZ irratian izan dugu Ibai Zabala eta pozik agertu da lortutakoarekin.

Audio_placeholder

«Pozik gaude lortutakoarekin, nahiz eta hemendik aurrera gauza asko dagoen egiteko»

Loading player...
Baikoko pilotariek greba bertan behera utzi dute. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Baikoko pilotariek greba bertan behera utzi dute. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Hilabetez greban egon ondoren, Baikoko pilotariak eta enpresa akordio batera iritsi dira. ELA sindikatuak jakitera eman duenez, aldarrikapen gehienak jasotzen ditu akordioak, beraz urriaren 9an hasitako plantoa bertan behera uztea erabaki dute. Akordioak 8 puntu nagusi ditu, tartean Eskiroz, Mariezkurrena, Laso eta Victorren kontratuak berriztatzeko proposamena. Honen harira, Ibai Zabala izan dugu gurean eta azaldu du «pozik» daudela lortutako akordioarekin, baina «lan asko egiteke» dagoela oraindik.

Binakako finalaren harira eta laister hastekoa den buruz-burukoari dagokionez, Zabalak esan du «hitz egiteke» dagoela oraindik ere.

Jaurlaritza Logoa