Bigarren Kafea

43 urte; Kilometroak hamaika

Audio_placeholder

43 urte; Kilometroak hamaika

Loading player...
2020ko Kilometroak jaiaren aurkezpena, Donostian. (Jon URBE/FOKU)
2020ko Kilometroak jaiaren aurkezpena, Donostian. (Jon URBE/FOKU)

Urriaren 16an 43 urte bete ziren Beasain-Lazkaon lehenengoz  Kilometroak egitasmoari heldu ziotenetik. Batzuk oroituko dute gaztetasun hura, asko jaio ere ez ginen egin Bigarren Kafearen lantaldean, baina Kontxita Beitia eta Maribi Ugalde ordurako aski aritutakoak ziren euskalgintzan eta auzolanean.

Kilometroak 77 hura nolakoa izan zen, festa nola aldatu den eta beste hainbat kontu ekarri dituzte gurera. Gainera, 2020ko edizioaren kantuaren sortzaile den Xabier Zubeldia elkarrizketatu dugu. Antolakuntzako koordinazio lanetan diharduen Mikel Egibar ere estudioan izan da edizio honen inguruan eta etorkizunari buruz aritzeko.