En directo

Iker GURRUTXAGA

Van Halenen heriotza hizpide Izkander Fernandezekin

Azkenaldian ateratako hiru berrikuntza ekarri dizkigun arren MusikHaria saiora, gitarra-jotzaileak agur esan digula gogoan izan dugu Lemoako musika-kritikariarekin.

Audio_placeholder

Van Halenen heriotza hizpide Izkander Fernandezekin

Loading player...
Izaki Gardenak
Izaki Gardenak

Astean behin, ostegunetan, Izkander Fernandezen bisita izaten dugu MusikHaria saioan. Aste honetan berriki kaleratu diren hiru abesti ekarri badizkigu ere, Eddy Van Halen artista handiaren inguruan galdetu gabe ezin izan dugu geratu. Izan ere, Fernandez gitarra-jotzaile onenen miresle da eta hau ez da salbuespena izan. «Azken bi udatan pila bat entzun dugun musikaria izan da Van Halen. Etxeko txikiak maite du eta orain ez dakit nola eman haren heriotzarren berri», kontatu digu Fernandezek.

Van Halen gogoan bai, baina hiru berrikuntza ere luzatu dizkigu:

– Keu Agirretxea - Geruzak (ft. Eneritz Zeberio)

– Bartees Strange - Boomer

– Izaki Gardenak - Oasia

Jaurlaritza Logoa