En directo

Oihana Azkue

«Nire buruari gogorarazten diot, aurten bizitakoa zaila dela errepikatzea» Jone Laspiur, aktorea

Oharkabean eman du Jone Laspiurrek arte plastikoetatik interpretaziorako jauzia.  Azken urtean ordea, erabat murgildu da aktore lanetan: 'Akelarre' filma lehenengo, 'Ane' ondoren eta 'Alardea' telesaila ostean, Donostiako Zinemaldian estreinaldi hirukoitza izan du  aktore gazteak. Urte honetan zehar bizitakoak azaldu dizkigu kultur tartean.

Audio_placeholder

«Nire buruari gogorarazten diot, aurten bizitakoa zaila dela errepikatzea» Jone Laspiur, aktorea

Loading player...
Jone Laspiur
Jone Laspiur

Bere hiria maitatu eta gorrotatzen duen gaztea da Jone Laspiur, etxean sormenarekin eta sormenean hazitakoa, artearen diziplina anitzek erakartzen dutena. Arte ederrak ikasi eta arte plastikoan eman zituen bere lehen urratsak, bere lanak erakusteko aukera ere izan du. Publikoarekin harreman zuzena izateko aukera berriz orain artean musikak eskaini dio: «faltan botatzen dut abestea, zuzenekoa, taula gainera igo eta publikoarekin harreman zuzen hori sentitzea». Koban eta Nogen taldeekin egindako emanaldiak gogoan ditu oraindik.

Azken urtean bizitakoak ere ez du baina parekorik: «Nire buruari gogorarazten diot, aurten bizitakoa zaila dela errepikatzea» interpretaziora egindako jauziaren uzta ez baita nolanahikoa izan. Pablo Agüadoren 'Akelarre' filmean parte hartu du Laspiurrek eta baita David Perez Sañudoren 'Ane' lan luzean  eta zuzendari berak zuzendutako 'Alardea' telesailean ere.

Hiruak estreinatu ditu bere hirian, Donostiako Zinemaldian. Aurreko edizioetan bere amak erosi izan ditu bientzako emanaldietarako sarrerak. Aurten ez dute horren premiarik izan.

Jaurlaritza Logoa