En directo

Iker GURRUTXAGA

Udan ere reggaeran «sukar ona» izango dugu NAIZ irratian

Eneko Alkortak gidatu du ikasturte honetan ere 'Reggae Fever' irratsaioa. Atsedena hartzeko garaia tokatzen zaio orain, ordea. Baina, saioak etena izan ordez, bere saiotik pasa diren hainbat selektorek egindako sesioak izango ditugu uda honetan. Ikasturtearen balantzea egiten eta udako saioen nondik norakoak azaltzen izan da Alkorta MusikHaria saioan.

Audio_placeholder

Udan ere reggaeran «sukar ona» izango dugu NAIZ irratian

Loading player...
Eneko Alkortak gidatzen duen saioak formatu berria izango du udan
Eneko Alkortak gidatzen duen saioak formatu berria izango du udan

Ikasturteko azken saioa egin zuen ekainaren 25ean Eneko Alkortak, baina udan ez du etenik izango 'Reggae Fever' irratsaioak. «'Udako Reggae Sukarra' berezien lehenengoa izan dugu ostegun honetan eta lehen saioan 'Sir Gorka of Mondra' izan dugu gurekin» aipatu digu Eneko Alkortak.

Urte guztian hainbat selektore izan ditu 'Reggae Fever' saioan gonbidatu bezala Alkortak eta haietako batzuk izango dira ziztatzaile lanetan uda honetan. Alkortak esan digunez, «'Sir Gorka of Mondra' izan zen 'Selektorearen Txokoa' irekitzen lehena eta bera izan da 'Udako Reggae Sukarra' lehenengo atal honen protagonista.

Ikasturtean pasa diren musika taldeen eta kantuen inguruan ere hitz egin dugu, eta baita 'Reggae Train' proiektuaz ere. «'Mass mediak' ez dio txokorik irekiko aterik reggae musikari, hartara gure musika zabaltzeko jaiak antolatzen ditugu toki desberdinetan. Modu horretan antolatzen diren reggae kontzertuak lotura dute elkarren artean eta elkarlana sustatzen dugu gure lurraldeko txoko desberdinetan. Konfinamendu aurretik egin genuen azkena Iruñean eta apirilaren 29an Gipuzkoan geneukan hurrengoa. Lantalde autonomoak, autogestioan oinarrituak, dira kontzertuak antolatzen dituztenak eta bertan sartu nahi duen oro ongietorria izango da» kontatu digu Alkortak.

'Reggae Fever' saioan izan diren primiziak «eskertzekoak» direla aipatu du Alkortak. Izan ere, kantu asko estreinakoz ostegun gauetan entzun dira lehenengo aldiz NAIZ Irratian eta bertako uhinetatik zabaldu kanpora.

Lehenengo saioa eman dugu dagoeneko, «90. hamarkadara egin dugu saltoa eta hankak lehertzeraino dantza egiteko modukoa den ska revival sesioa» osatu du 'Sir Gorka of Mondra' selektoreak.

Udan reggae musikak ez du etenik izango eta Alkortak honela agurtu gaitu: «Gogoratu reggae sukarra ona dela!». Saioak ostegunetan, gaueko 22:00etan, izango dira zuzenean, eta, bestela, ohiko podcast plataformetan eta webgune honetan bertan entzuteko moduan izango dira.

Jaurlaritza Logoa