En directo

Naiz Irratia

Miarritzen emakume bat izango da auzapeza, lehen aldiz

Ipar Euskal Herrian egin diren udal hauteskundeek hainbat berritasun utzi dituzte; esanguratsuenen artean, Miarritzek bere lehen emakume alkatea izango duela: Maider Arosteguy kontserbadoreak lortu du garaipena Lapurdiko hirugarren hirian, eta bera izango da herriko auzapez datozen 6 urteetan. Caroline Phillips,  zerrendaren bultzatzailetako bat izan da Naiz Irratian.

Audio_placeholder

Miarritzen emakume bat izango da auzapeza, lehen aldiz

Loading player...
Maider Arosteguy izango da datozen sei urteetan Miarritzeko auzapeza. ©François Berland
Maider Arosteguy izango da datozen sei urteetan Miarritzeko auzapeza. ©François Berland

Babes zabala jaso du Arosteguyren hautagaitzak bigarren itzulian. Botoen %50 jaso du 'Les Republiciain' alderdiak. Atzetik, nahiko urrun, abertzale ezkertiar eta ekologistek babesturiko 'Brice Morin' zerrendako Guillaume Baruck, botoen %26rekin. Phillipsen ustetan gertutasuna eta denbora izan dira Arosteguyren garaipenaren gakoak.

Arosteguyk aurkeztutako hauteskunde programa, 12 puntutan oinarritu da. Finantzaketa publikoa, ur azpiegituren kudeaketa edota Du Paris hotelaren argiztatzea hobetzea. Fiskalitate eta azpiegiturez harago, Euskal kulturaren alde ere lan egingo dutela promestu dute errepublikarrek.

Eskuin kontserbadoreko kide da Arosteguy eta ez du bere burua abertzale gisa. Bere burua euskaldun ez “euskotar” kontzeptua erabili du bere burua izendatzeko eta euskalduna izan ez arren, euskarari bultzada emateko prest dago.

Halaber, euskal kulturarekin batera, etxebizitzarena izan da hauteskunde hauetan gori-gori egon den gaietako bat. Zentzu horretan, ostatu eta turismorako etxebizitzen arteko oreka izango du jomugan alkate berriak, Phillipsek azaldu bezala.

Jaurlaritza Logoa