En directo
Iker Ibarluzea Naiz Irratiko metereologoa aldaketa klimatikoaren inguruan aritu zaigu. Behin eta berriz entzuten dugu hedabideetan zein jendartea aldaketa klimatikoa, eta kezka ere nagusitu da azken urteetan. Baina aldaketa klimatikoa maiz nahasten da bestelako fenomeno batzuekin, berotegi efektuarekin edo itsasoaren igoerarekin, adibidez. Badute zer ikusia, noski, baina ez dira gauza bera. Beraz, zertaz ari gara hitz egiten aldaketa klimatikoaz ari garenean? Eta nola eragingo du aldaketa klimatikoak Euskal Herrian?