En directo

Naiz Irratia

'Bi urte, lau hilabete eta egun bat'

Asteazken honetan, ekainaren 24an, estreinatuko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian Lander Garrok zuzendutako 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala. Lander Garro zuzendaria eta Kontxita Beitia gonbidatu ditugu gurera.

Audio_placeholder

'Bi urte, lau hilabete eta egun bat'

Loading player...
Intsumisioa Iruñeko kartzela
Intsumisioa Iruñeko kartzela

Ostiraletan kafea hartu ohi dugu Kontxita Beitia hernaniarrarekin, eta ostiral honetan Lander Garro gehitu da kafera. Intsumisoek egindako borroka du hizpide Lander Garrok zuzendautako 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentalak, eta bertan parte hartzen du Kontxita Beitiak, bere semeak ere parte hartu baitzuen borroka honetan. Dokumentala verkami kanpaina baten bidez atera da aurrera eta ekainaren 24an estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan, sarrerak aspaldi daude agortuta. 

Euskal Herrian izan dira mugimendu sozial garrantzitsuak, eta dudarik gabe Intsumisoen borroka da horietako bat. 80. hamarkada bukaeran 90. hamarda hasieran, soilik, nafarroan 3000 lagun baino gehiago intsumitu egin ziren derrigorrezko soldaduskaren kontra, horietako aunitzek kartzera zigorra bete behar izan zuten, 2 urte 4 hilabete eta egun batekoa zen paratzen zitzaien kartzela zigorra. 

Espainiako Gobernuak 1996an bertan behera utziko zuela iragarri ondoren, 2001ean iritsi zen behin betiko soldaduskaren abolizioa. Garaipen hura ez zen behar bezala ospatu eta horregatik dokumental honek intsumisoek egindako borroka kontatzeaz gain, badu ere ospakizun kutxu bat. 

 

 

Jaurlaritza Logoa