En directo

Asier ERRASTI

Gaztezulok 20 urte bete ditu

Gaizka Izagirre Gaztezulo proiektu komunikatiboko zuzendaria izan da gurekin urteurren berezi honen harira. Azaldu digu Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barrena festa erraldoi bat zutela prestatua, baina Covid-19aren ondorioz ospakizuna hurrengo urtera atzeratu behar izan dutela.

Audio_placeholder

Gaztezulok 20 urte bete ditu

Loading player...
Gaztezulo
Gaztezulo

Egun, Gaztezulo moduan ezagutzen dugun aldizkaria, Gaztetxulo izenarekin jaio zen 2000. urtean.

Urteurrenaren harira Gaizka Izagirre zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izan dugu. Izagirrek nabarmendu du Gaztezulo gaur egun, aldizkari bat izatetik, proiektu komunikatibo bat izatera igaro dela, aldizkaritik haratago ere webgunean eta sare-sozialetan gogor ari direlako ekiten, eta horretaz gain, hainbat azpi-proiektu ere martxan dituztelako; Besteak beste, ZUT gazte aldizkari multimedia.

Jaurlaritza Logoa