Eneko Atxa «Egunero biluzten gara eta zerotik abiatu, sariak egunerokoan irabazi behar dira»

42 urterekin sukaldari batek amestu ditzakeen sari eta errekonozimendu handienen eztia dastatu du Eneko Atxak. Baina ez da loriaren aparretan bizi zale. Izarren argiak itsutzetik urrun, egunero biluzten dira sukaldari bizkaitarra eta bere lantaldea, hutsetik abiatuta egunero dutenik eta onena emateko intentzioarekin.

Oihana Azkue|16/05/2020
Eneko_atxa
Eneko Atxa

Eneko Atxaren ibilbidea zenbaki borobilez josita dago: 42 urterekin bost Michelin izar eskuratu ditu sukaldari bizkaitzarrak, sei  jatetxe ditu zabalik Euskal Herrian eta munduan barreiaturik, era guztietako sari eta aitorpenak etengabeak izan dira bere ibilbidean. Baina ez da sukaldari  zornotzarra arrakastaren gozotasunean errenditzekoa. Benetako saria egunerokoan irabazten dena da Eneko Axaren iritziz, horregatik, goizero-goizero oroitarazten dio bere buruari eta lan taldeari, biluztu eta hutsetik abiatu behar dutela, dakitena ahalik eta hobekien egin eta bere mahaikoen zoriona lortzeko. Bezeroen asebetetzea eta gozamena dira  benetako dominak.

Sukaldari «proustianoa» dela aitortu digu Eneko Atxak, usain eta zaporeekin atzera bidaiak egiten dituena, eta hori bilatzen du bere plateretan ere: erroetatik abiatuta, identitatean oinarritutako plazera bilatzen du.

Jasangarritasunaz ere luze mintzatu zaigu, Azurmendi jatetxearen funtsetako bat dela azpimarratuz, eraikinaren arkitekturatik abiatuta, elikagaien hornikuntzaraino. Stanfordeko unibertsitatearekin batera, ikerlan bat egiten ere ari dira, eta urriaren 16an, Eneko Axpe zientzialariarekin batera, Standfoord-en munduko produkturik jasangarrienen gida aurkeztuko dutela ere iragarri digu Atxak. 

‘Jakin’ ekimena zertan datzan ere azaldu digu Eneko Atxak: sukaldaritza eta elikadura abipuntutzat harturik lagungarri izan daitezkeen hainbat ekimen abian jarri dituzte bertatik, ospitaleetarako menuak osatuz esate batera.

Luze, zabal eta gozo aritu zaigu Eneko Atxa, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia