En directo

Iker GURRUTXAGA

Lide Hernando: «Abestiak idazterakoan nire alderik ilunena ateratzen dut»

'Liher' taldearekin egin da ezagun Lide Hernandoren ahotsa, baina musika munduan beste hainbat gauza ere egin ditu. Horietako asko kontatu dizkigu, tartean, zein izan dituen inspirazio iturri ere bai.

Audio_placeholder

Lide Hernando: «Abestiak idazterakoan nire alderik ilunena ateratzen dut»

Loading player...
Lide Hernando, arima eta ahotsa uztartzen dituen abeslaria. (Luis JAUREGIALTZO I FOKU)
Lide Hernando, arima eta ahotsa uztartzen dituen abeslaria. (Luis JAUREGIALTZO I FOKU)

Ahots goxo bezain indartsua da ezbairik gabe Lide Hernandorena (Donostia, 1991). Zurriola Ikastolan trikitixa jotzen zuen neska hark, bestelako bideari ekin zion, hein batean etxean entzuten zuen musika oso bestelakoa zelako.

Egun, 'Liher' taldean dihardu, besteak beste. Izan ere, Gabonetan gospel musika abesten du eta, esan digunez, «sinisduna ez naizen arren, izugarri ondo pasatzen dut eta asko disfrutatzen dut gospela abesten».

Bost urte baino ez dira pasa bakarka oholtza gainera igo zenetik, baina, bizitzaren paradoxak horrela izaten dira eta sei hilabeterako Liher taldea sortu zuten. Aurten atera dute  azken lana, «Hemen herensugeak daude» izenekoa.

Baina indarrak berritu eta gurean izateaz gainera, beste hainbat gauza ere egin ditu. Ikusi dugu sare sozialetan besteen kantuak abesten eta bestei gauza bera egitera animatzen ere bai. Hartara, «guztioi miresten ditugun abeslarien kantuak abestea gustatzen zaigula uste dudalako, lanean ari nintzen bitartean bururatu zitzaidan #emakumekatea sortzea» kontatu digu Hernandok.

Bere musika ibilbidea, zeintzuk dituen inspirazio iturri eta emakume katea zer den hobeto ulertzeko, entzun audioa, Lide Hernandok esanda bezala «slow food estiloko» elkarrizketa delako. Lide Hernandok egindako kantu hautaketa gure spotifyeko kontuan aurkituko duzue.

 

Jaurlaritza Logoa