En directo
Lide Hernando rap edota hip-hop doinuetan entzuteko aukera izan dugu azken orduotan. Bai, beren estilotik urrun, «ibilbidean irla bat izango den kantua» kaleratu du 'Liher' taldeak.
Musikari asko atsekabetuta eta minduta dago garaiotan. Izan ere, kultura aktibatu dela bai, baina oraindik ere asko falta dela uste du Hernandok. Hartara, hori guztia salatu nahi izan dute hip-hop estiloan egindako kantu baten bidez. Taldearen izenari buelta eman, 'REHIL', eta nihilismo hitzaren 'NHLSM' akronimoa erabili dute horretarako.
«Argi utzi nahi dugu ez daukagula ezer estilo honen kontra. Aitzindari izan direnak, beren ibilbidea hortik eraman dutenak eta musika mota honetatik bizitza estilo bat egin dutenak miresten ditugu», azpimarratu du Hernandok.
Bizi duten egoeraz eta kantuaren nondik norakoez aritu da MusikHaria saioan.