En directo

Ion GARATE

Iñaki Jimenez: «Justuena liga bertan behera utzi eta postuak mantentzea da»

Egunak aurrera doaz eta kirol txapelketak bertan behera jarraitzen dute koronabirusaren egoeraren ondorioz. Naiz irratian izan da Iñaki Jimenez, Iraurgi Saskibaloi Taldeko entrenatzailea haren ustez, liga ez da berriro jokatuko. 

Audio_placeholder

Iñaki Jimenez: «Justuena liga bertan behera utzi eta postuak mantentzea da»

Loading player...
Iñaki Jimenez saskibaloi entrenatzailea
Iñaki Jimenez saskibaloi entrenatzailea

Kirol txapelketak bertan behera jarraitzen dute koronabirusaren harira eta denborak aurrera darrai. Naiz irratian izan da Iñaki Jimenez, Iraurgi Saskibaloi Taldeko entrenatzailea eta aipatu du bere ustez ez dutela aurten liga bukatzeko aukerarik izango.

Martxotik txapelketa denak bertan behera jarraitzen dute. «Saskibaloi Federazioa bi astez behin joan da informazioa ematen eta hurrengo norgehiagokak bertan behera uzten, baina, gure susmoa da ez dugula gehiago jokatuko» azaldu du Jimenezek gurean. 

Iraurgi Saskibaloi Taldeko entrenatzaileak nabarmendu du «taldeko jokalarien erdiak kanpotarrak» direla eta bakoitza bere etxean dagoela, beraien herrialdetan. «Gure kasuan taldeko jokalarien erdiak kanpotarrak dira, baina, beste talde batzuen kasuan ia jokalari guztiak dira kanpokoak, eta mugak nola dauden ikusita zaila ikusten dut» zehaztu du. 

Jimenezek aipatu du federazioak oraindik ez duela ezer esan, Kirol Kontseilu Gorenaren erabakia itxaroten ari direla. «Federaziorik itxaroten ari dira Kirol Kontseilu Gorenaren erabakia, nolabait epaitegietara joatea saihesteko. Azken finean, hartzen den erabakia ez delako seguruenik denen gustukoa izango» eta gaineratu du aste honetan dutela bilera Kirol Kontseilu Gorenarekin.

Jimenezen ustez «justuena ligak bertan behera uztea da, hau da, hurrengo urtean postuak mantentzea». Izan ere, zaila ikusten du aurten ligari berrekitea,  eta argi du: «hurrengo urtean jende askok sufrituko du».

Neurriei dagokionez, Jimenezek argi du «gizarte egoista bat garela»  eta askotan aprobetxatu egiten garela egoeraz. Bere ustez gaixotasunaren arazoa ez ezik, gizartearen arazoa ere bada neurri hauek hartu behar izatea. «Gizarte bezala dugun jokatzeko moduak eramaten gaitu neurri hauek hartu behar izatera» baieztatu du. 

 

 

Jaurlaritza Logoa