Zuzenean

Ion GARATE

«Balkoira ateratzea ere gozada bat da» Erik Balentziaga eta Jon Jaunarena

Luze joaten ari da konfinamendua eta dagoeneko balkoira irtetea plazer moduan hartzen hasi dira batzuk. Naiz irratian izan dira Erik Balentziaga Logroño la Riojako eskubaloi jokalaria eta Jon Jaunarena pilotari ohia.

 

Audio_placeholder

«Balkoira ateratzea ere gozada bat da» Erik Balentziaga eta Jon Jaunarena

Loading player...
Erik Balentziaga eta Jon Jaunarena
Erik Balentziaga eta Jon Jaunarena

Ez da erraza izaten ari etxean egotea, nahiko luze egiten ari baita. Batzuek balkoira ateratzea  «gozada bat» dela diote jada. Naiz irratian izan dira Erik Balentziaga Logroño la Riojako eskubaloi jokalaria eta Jon Jaunarena pilotari ohia.

Erik Balentziagak azaldu digu eskubaloian «momentuz dena geldi» dagoela eta «egoera zaila» dela aipatu du. «Ez dute ezer erabaki oraindik, liga jokatuko den edo ez. Haien asmoa jokatzen jarraitzea da, baina nire ustez lehenik guztion osasunak behar luke» azaldu du Balentziagak. Azaldu du bere ustez ez dela jokatuko, baina zain daudela ea zer esaten duten.

Entrenatzeari dagokionez, zarauzko eskubaloi jokalariak «kreatibitatea» aipatu du. «Ez da erraza forma mantentzea etxean dauden baliabideekin eta hain justu, horrexegatik uste dut ezingo dela lehiatzen jarraitu» adierazi du Balentziagak. 

Bestetik, kirolari profesionalentzako neurri berezirik egon behar lukeen galdetuta hauxe aipatu du Logroño la Riojako eskubaloi jokalariak: «Oraintxe gauden momentuan, denok gure aldetik jarri beharko genuke zerbait eta etxean geratu. Oraintxe ez dugu kirolean edo konpetizioan pentsatu behar, eta pandemia ahalik eta azkarren amaitzen lagundu behar dugu» azaldu du.

Jon Jaunarenak azaldu du pilotan ere dena geldi dagoela momentuz. «Pilotan, normalean, egutegia oso lotuta egoten da eta ez dakit posible izango den dena behar bezala burutzea. Ez dakit zer pasako den, baina, nire ustez logikoena dena bertan behera uztea da» azaldu du Leitzarrak. Jaunarena jakitun da enpresek txapelketa jokatzea nahi izango dutela, baina, pilotariaren ustez egoera ez ago horretarako «zaila ikusten dut» azaldu du.

Youtubeko bideoekin entrenatzen du Jaurenak eta ariketak egiten aritzen dela etxean. «Ez da erraza, pisu batean bizi naiz eta ez dut baliabide askorik, beraz ahal dudana egiten dut» azaldu du Jaunarenak.

Neurriei dagokionez, Leitzarrak azaldu du egoera honetan esfortzua egin behar dugula denok. «Kirola bigarren maila batean utzi behar dugu nahiz eta zaila izan, eta ahalik eta gehien lagundu, Hau gauza serioa da» adierazi du.

Jaurlaritza Logoa