En directo

Naiz Irratia

Gorka Llantada: «Ni azkenera arte egongo naiz gose greban; eskatzen dudan bakarra bilera publiko bat da»

Glefaran enpresak egurra erre eta hori osasunarentzat kaltegarria dela iritzita, protestari ekin zion atzo Gueñesko bizilagun batek. Ez nolanahiko protesta gainera: gose greba hasi du bertako ordezkari politikoekin bilkura publikoa egitea lortzen duen arte. Gorka Llantada da bera, eta Naiz Irratian mintzatu gara berarekin.

Audio_placeholder

Gorka Llantada: «Ni azkenera arte egongo naiz gose greban; eskatzen dudan bakarra bilera publiko bat da»

Loading player...
Glefaran enpresaren aurkako protesta
Glefaran enpresaren aurkako protesta

Momentuz ondo aurkitzen dela esan digu Gorka Llantadak; jende askoren babesa jasotzen ari dela ziurtatu digu. Atzo iluntzean hasi zuen gose greba bere herrian, Gueñesen bizi duten egoera salatzeko. Izan ere, Glefaran enpresa egurra erretzen dihardu azken aspaldian eta hori osasunarentzat kaltegarria dela dio Gueñes Bizia plataformako kideak.

Atzo, astelehen iluntzean hasi zuten protesta; ehunka lagun hurbildu ziren bertara, eta, hara gerturatu ziren udaltzain eta ertzainekin hitz batzuk partekatu ostean, Gueñesko Kultur etxean dago une honetan Llantada. Esan digunez, «alkatearekin eta zinegotziekin hitz egiten» saiatu ziren atzo, baina ez zuten erantzunik jaso. Izan ere, horixe da euren eskaera eta aldarrikapena: Glefaran lantegiaren inguruan udal administrazioko ordezkariekin bilkura publiko bat egin ahal izatea.   

Euren arazoa aspalditik datorrela jakinarazi digu Llantadak: «Enpresa hau aktibitate honekin hasi zenetik lau urte pasa dira. Plataformak, berriz, hiru urte pasatxo ditu. Nahiko nekatuta gaude ez dagoelako gaia Enkarterrietatik ateratzeko modua eta guretzat nahiko larria da». Enpresa honek egurra erretzen du energia lortzeko, ehunka tona egunera, eta zientzialariek esaten dietenez, oso kaltegarria da osasunerako. «Jaurlaritzak dio enpresaren aktibitatea legezkoa dela, hori egia da. Baina zientzialariek badiote osasunerako kaltegarria dela, zerbaiten inguruan eztabaidatu beharko dugu».

Llantadak dio agintariek eztabaida pribatuetan ez dizkietela argudiorik ematen, eta horregatik erabaki dutela eztabaida publikoa eskatzea. Izan ere, gose grebalariak dio «legeak» ez daudela «zientziara egokituta», eta horregatik sortzen direla arazoak. «Jaurlaritzak dituen aparatekin ezin da neurtu ustez enpresa horrek airera botatzen dituen gai guztiak». 

Zaldibarko zabortegiaren auziak astindu egin dituela esan digu Llantadak. Batetik, desagertuta jarraitzen duen langileetako bat Zallakoa zelako, eta bestetik, Zaldibarrera eramaten zituzten hondakinak aurrerantzean Zallarar eramango dituzten zurrumurrua zabaldu delako.

Nolanahi ere, Llantadak argi du: «Gose greba gaur amaitzen bada hobeto. Eta bihar, etzi baino hobeto. Baina ni azkenera arte egongo naiz hemen. Eskatzen dudan bakarra bilkura publiko bat da».

Jaurlaritza Logoa