En directo

Naiz Irratia

Lanaldi partziala izan zuten emakume jubilatuen «diskriminazioa» salatu du LABek

Lanaldi partziala izan duten hainbat emakumek salaketa aurkeztu dute Gizarte Segurantzaren Bilboko egoitzan dagokien pentsioa eskatuz. LAB sindikatuko Zaloa Ibeasek azaldu dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

Lanaldi partziala izan zuten emakume jubilatuen «diskriminazioa» salatu du LABek

Loading player...
Gizarte Segurantzaren Bilboko egoitzan aurkeztu dituzte salaketak
Gizarte Segurantzaren Bilboko egoitzan aurkeztu dituzte salaketak

LAB sindikatuko Idazkaritza Feministako ordezkariek babesa adierazi diete salaketa aurkeztu duten emakumeei eta pentsioen zenbatekoa berrikus dadila eskatu dute lanaldi partziala izan duten milaka emakumeren diskriminazioa ekiditeko.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak lanaldi partzialeko pentsioen kalkulua baliogabetu zuen uztailean. Aurrez Europako auzitegiak ohartarazi zuen estatu espainiarrean lanaldi partziala izan duten langileen pentsioa kalkulatzeko sistema diskriminatzailea dela, langileak emakumeak direlako nagusiki.

Salaketa aurkeztu duten emakumeek eta LABek Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren aurretik aitortutako pentsioen berrikuspena exijitu dute. Halaber, Gizarte Segurantzak adierazi du legea erreformatu egin behar dela Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezarritako epaira egokitzeko. Lege berria iritsi bitartean ezarriko dituzten irizpideak ere diskriminatzaileak direla salatu du Zaloa Ibeas LABeko Idazkaritza Feministako ordezkariak.

Ibeasen esanetan, «ezin dugu ahaztu emakume hauek egoera kaltetu batetik datozela, gehienek jardunaldi partzial inposatua izan dute, ez da hautazkoa izan. Soldata miserable batzuk izatetik pentsio miserableak izatera pasatzen dira eta gainera irizpide diskriminatzaile hauekin oraindik ere kaltetuagoak dira»

Jaurlaritza Logoa