En directo

NAIZ IRRATIA

ArteaGARA, artisten testigantza: «guk ere konprometitu egin behar dugu, gizarte erantzukizuna dugu»

GARAren espolioari aurre egiteko zortzi artisten lanekin ari da garatzen ArteaGARA ekimena. Koldobika Jauregi, Jose Antonio Sistiaga, Dora Salazar, Jose Luis Zumeta, Irantzu Lekue, Juan Gorriti, Jesus Mari Lazkano eta Gonzalo Etxebarriaren lanekin erakusketa ireki dute NAIZ gunean. Edizio berezi batean salgai daude dagoeneko. 

Audio_placeholder

ArteaGARA, artisten testigantza: «guk ere konprometitu egin behar dugu, gizarte erantzukizuna dugu»

Loading player...
Sistiaga eta Lazkano artistak elkar agurtzen, atzean Iñaki Soto GARAko zuzendaria. (Jon URBE / FOKU)
Sistiaga eta Lazkano artistak elkar agurtzen, atzean Iñaki Soto GARAko zuzendaria. (Jon URBE / FOKU)

ArteaGARA ekimenean bat egin duten zortzi artisten lanak edizio berezi batean jarri dituzte orain salgai, GARAren espolioari aurre egiteko ekimen gisa. Atzo aurkeztu zituzten lanak Donostiako NAIZ gunean. Koldobika Jauregi, Jose Antonio Sistiaga, Dora Salazar, Jose Luis Zumeta, Irantzu Lekue, Juan Gorriti, Jesus Mari Lazkano eta Gonzalo Etxebarriaren lanekin erakusketa ireki dute bertan eta azaroaren 10a arte izango da ikusgai. 

Inauguraziorako ekimenean parte hartu duten zortzi artistak bertan izan ziren, baita hauen lanak serigrafiatu dituen Usoa Zumeta ere. Iñaki Soto GARAko zuzendariak eskerrak eman zizkien artistei egoera zail honi bueltan ematen laguntzeagatik. 

NAIZ Irratiak guztiekin hitz egiteko tartea hartu zuen. Guztiek nabarmendu dute artista gisa GARArena bezalako injustizia bati aurre egiteko euren ekarpena egiteko beharra sentitu zutela eta pozik daude emaitzarekin. 

GARArekin batera banatu ziren lehenbizi zortzi artelanak laminetan. Orain, serigrafia landuagoetan daude eskuragarri. Sorta ezberdinak eskuratzeko aukera dago eta telefonoz (943506010) eta internetez (denda.naiz.eus) erosi daitezke.

Jaurlaritza Logoa