Musika diktaduraren kontra: Gaur egungo errepresioak
Gramofonoa 6x18
This browser does not support the audio element.
Estitxu Pinatxo
Urtarrileko azken atal honetan, gure begirada gaur egunera ekarri dugu. Hilabete osoan zehar diktadura historikoak aztertu ondotik, ikusiko dugu, zoritxarrez, errepresioak ez duela iraungitze-datarik.
Irango emakumeen oihuetatik hasi, Palestinako eta Saharako erresistentziatik pasa, eta Latinoamerikako krisi sozialeraino aielgatuko gara. Musika, gaur egun ere, isilarazi nahi dituzten herri eta pertsona horien guztien babeslekua eta salaketa-tresna indartsuena dela erakutsiko dugu.
Zentsuraren, harresien eta indarkeriaren gainetik, munduko arrakala desberdinetatik loratzen diren ahotsak adituko ditugu gaurko Gramofonoan.