Xilabako finala heldu den bi asteetan erabakiko da
Udazkeneko fasea amaituta hurrengo bi astebururan izango dira Xilaba txapelketako finalaurrekoak.
This browser does not support the audio element.
Urtarrilaren 31ko final handira begira jarrita dago, honezkero, Xilaba txapelketa. Datozen bi asteburutan erabakiko da oholtzaratuko den bertsolari taldea.
Larunbat honetan Baigorrin izango da lehen finalaurrekoa. Bertan kantuan Elixabet Etxandi Goihenetxe, Haira Aizpurua Ibargarai, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo Salaberri eta Nahia Sasco Etxeberri ariko dira. Datorren asteburuan, hilbeltzaren 17an, Bardozen erabakiko da finala. Kantuan Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas, Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren eta Ramuntxo Christy Biscay ariko dira.
Aste honetako Bertsoa NAIZ saioan Muskildi eta Hiribuko azken kanporaketei begiratu diegu (abenduaren 11n jaso genuen Aiherrako lehena).
Abiapuntuan Elixabet Etxandik salatutako jarrera matxistak gogoratu ditugu, ondoren bi saioetako bertso hautatuekin finalaurrekoak berotzen hasteko. Bi saio hauetatik launa bertsolari sailkatu ziren azkenaurreko faserako.
Finala zuzenean
Bizkaiko eta Nafarroako finalekin bezala, Xilabako finala ere NAIZ Irratiaren bidez zuzenean entzun ahalko duzue. Kasu honetan, Euskal Irratien emankizunaren eskutik.