Zuzenean

Nafarroako finalaren ajearekin eta Bizkaikoa iristeko zain osatu dugu aste honetako ‘Bertsoa NAIZ’, Xilabako azken saioetako bertsoaldiak berreskuratzeko baliatu dugu etena.
Aiherran izan da pasa den asteburuan bigarren faseko lehen saioa eta bertan finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Maddi Ane Txoperenak. Estu izan zen lehen postu hori, 415 puntu izan baizituen Txoperenak eta bakarra gutxiago, 414, Maddalen Arzallusek. Ez zuten urruti izan Patxi Iriart ere, 408,5 punturekin. Karlos Aizpuruak 385,5 izan zituen, 353, 5 Josu Txoperenak eta 297,5 Pettan Prebendek. Irati Alcantarilla zen kanporaketa honetan abestekoa baina agurra egin eta txapelketa utzi behar izan du. Bertsokideek gogoan izan zuten urruñarra euren bertsoetan.
Asteburu honetan izango da bigarren faseko hurrengo saioa, Muskildin eta hilaren 21ean Hiriburun erabakiko da finalaurrekoetara igaroko den bertsolari taldea.
Fase honetan kantuan ari direnen lanek erakusten dute txapelketa honek lortu duen heldutasuna, Ainhoan eta Ligin izandako saioetako bertsoekin gerturatu gara parte hartzaileen gaitasunetara.



