IRRATIA

«Abesti denak aurretik sortuak zeuden, bi abesti berri egin genituen estudioan»

Abenduaren 9an atera zuen 'Noraezean' bere lehenengo albuma Maren Otegi gazte artistak

This browser does not support the audio element.


Zarauztarra izan arren, Iruñeako kontserbatoriotik zuzenean etorri da gure gonbidatua. Oso gaztea izan arren hasi berri du bere ibilbidea Maren Otegi abeslari eta pianojoleak. Txikitatik konposatu eta idatzi du, eta orain hasi da lehenengo pausuak ematen.

«Abesti batzuk 15 urte nituela idatzi nituen, beste batzuk albumerako sortu nituen», dio Otegik. Pianoa ohikoa ez den erdigunean entzun dezakegu, konposizioaren muina baita. Kontserbatorioan ikasitakoek sartu zioten konposatzeko harra barruan eta lan bat osatzeko desira izanik, aurrera eraman du proietua.

Gure pianoan jotzeko gonbita egin diogu eta bi abesti interpretatu dizkigu.