IRRATIA

Sean Beaker zuzendariaren lanak eta 'Negu Hurbilak' FILMIN platafroman ikusgai

Zortzi gomendio ekartzen ditugu gaur 'Bideokluba' saiora. Horietako bi zine aretoetan ikusteko eta beste seiak streaming plataformetan ikusteko. Beldurra, adimen artifiziala, surrealismoa eta zine soziala. Denetarik dago aste honetako gomendioetan.

Negu Hurbilak filmeko fotograma bat, Jone Laspiur aktorea da protagonista (Negu Hurbilak )

This browser does not support the audio element.


Asko hitz egin dugu Sean Beaker AEBtako zuzendariaz Bideokluba saioan, eta aste honetan Beakerretaz hitz egiteko aitzakia ere badugu. FILMIN plataformak ziklo berezia prestatu baitu, 'Scarlet', 'For letter words', 'Prince of Broadway' eta 'Take out' filmak daude ikusgai, zuzendariaren lehen filmak.

Sean Baker  ezaguna egin zen  The Florida Project (2017) eta Tangerine (2015) filmeekin. Bere lanek sarritan jendartearen periferian bizi diren komunitateak dituzte aipagai, estilo naturalista erabiliz. Tangerine filmak oihartzun handia izan zuen iPhone batekin filmatu zelako eta Los Angeleseko transgenero sexu-langileak irudikatzen zituelako.

The Florida Project filmak, berriz, motel batean hazten diren haurren bizitza erakusten du, Disney World ondoan dago motela, baina, noski, ezin dira zorionaren paradisu horretara sartu. FILMIN plataformara iritsi da ere 'Negu Hurbilak' filma. Nafarroako Zubieta herrian kokatua, 2011 urtera eramaten gaitu zine antropologikotik asko duen fikzio honek. Epika alde batera utzita, muga gurutzatu nahi duen iheslari baten itxaronaldia kontatzen du. Bideokluba saioan izan ziren filma aurkezten Ekain Albite eta Mikel Ibarguren zuzendariak.

Plataformetako gomendioen zerrendan dago 'La Bestia' filma ere. Pasaden urteko Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zen Bertrand Bonello aktore eta zinemagile frantziarraren 'La Bestia'.  Kritika oso onak lortu ondoren, Sevillako eta Valladolideko festibaletan ere lehiatu da filma. Gainera, filmeko protagonista den  Lea Seydouxek emakumezko aktore onenaren saria lortu zuen pasaden urteko SEMINCIn.

Aste honetako zine gomendioetan ere daude, 'El Llanto' filma, thriller eta terrore ukituak dituen filma argentinar-espainola. Esther Esposito da protagonista eta Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialean lehiatu zen baita gidoi onenari saria eraman ere. Zinema aretoetara dator ere Daliiiii biopic originala.