IRRATIA

MUGAN : «Etorri diren eta etorri ez diren horien ingurun hitz egiten du diskoak»

'Aurrera ez den alde batera' diskoa aurkeztera etorri dira Mugan taldeko Pablo eta Markos.
2022an kaleratu zuten lehen diskoa eta bigarrenarekin datoz oraingoan gurera. 

This browser does not support the audio element.


Anai arreben gisan, lehen diskoak beti du bigarrenak ez duen zerbait, baina zertan dute antza eta zertan ezberdintzen dira Muganen bi diskoak? «Gure kanta guztiek dute gitarra akustikoa abiapuntu, hori identifikatiboa da, baina ezberdinatsunen inguruan azken hau ilunagoa dela esango nuke. Elektrika gehiago sartu diogu, gehiago jantzi dugu» esan digute Pablo eta Markosek.

Ze behar du abesti on batek Muganeko kideentzat? Zer bilatu dute? Kantuaren gorputzaz edo estrukturaz aritu gara. «Saiatu gara bakarlari kantuak ez izatea; nire ustez kantuak behar du sentimendua, benetakotasuna eta musikalki gorputza ere behar du. Ensaioetan gaudenean abestiak probatzen, gorputza aurkitzen diogun arte somatzen dugu zerbait falta dela, eta bat-batean forma hartzen duenean, hau badoa pentsatzen degu, gero etorriko dira apaingarriak» aipatu digu Markosek. «Bigarren disko honetan biak landu ditugu, gehiago erreparatu diegu atalen loturari, zer dagoen soberan, zer falta den, nik uste biak behar direla» gehitu du Markosesk.

Estudioko esperimentazioaz eta gozatzearen inguruan ere hitz egin ditugu. Buelta asko eman ote dizkiote abesti berri hauei? «Lehen diskoan konturatu ginen estudioan gauzak aldatzea gustatzen zaigula, lehen filtroa estudiora eramateko izan da eta gero bigarren fasea. Arregloak estudioan ere egin ditugu ondo inguratuta egongo ginela bagenekielako».

«Nik uste jolas bat bezala hartzen dugulako dela. Grabatzean ez da bera, baina ideiak proposatzean, horiek landu eta eraldatzean, jolas horiek denoi gustatzen zaizkigu, oso inguratuta gaudelako, hasieratik babestu gaituzte oso ondo eta pila bat».

Urte bat pasa da aurreko diskotik eta azkar etorri da bigarren lana. «Lehen diskoa gure lehena izan zen, nahiko gazteak ginen, ideia asko genituen, gure amets guztiak betetzen, disko atera, konztertuak jo. Gero konstrastatu genuen errealiatearekin eta gauza batzuk espero zirenak eta espero ez zirenak etorri ziren eta diskoak prozesu horren inguruan hitz egiten du diskoak».

«Bidea egiten gabiltza eta ikasten badugu zerbait, ba baliagarria zaigu. Gauza asko ikasi ditugu, gure ametsa izan zitekeen bat hala ez dela, adibidez. Pelikuletan bezala imaginatzen genuen». Taldea oso elkartuta dagoela nabari da, norbera bere paperean sendo. «Gure taldean heldutasuna gauza batean erakusten du bakoitzak, eta badakigu nork duen indarra zein alorretan».

Hitzen inguruan Pabloren idazteko moduaz aritu da Markos. «Pabloren idazteko modua beti sortzen dit lehen irakurraldian “zer?” galdera, hain irekia da ematen diola aukera oso potentea entzuleari bere istorioa sortu eta bakoitzak bere bizitzari aplikatzeko».

Amaitzeko, presioa eta abiadura izan ditugu hizgai. Gaur egungo neurketak eta presioak nola eragiten dien galdetu diegu Pablo eta Markosi. «Erruarekin bizi dugu momentu batzutan, ez zaigu batere gustatzen. Badakizu ez zaizula bereziki inporta, ez ditugu kantuak arrazoi batengatik egiten, dena da jolasa, baina inertziak eta beldurrak eramaten zaitu hori neurtzera». «Hala ere, orain ez daukagu hainbeste presa; horrek zikintzen du askotan ametsa, eta letrak horren inguruan dira, bidea egiteko da, ikasiko dugu».