IRRATIA

Izkander Fernandezen belarrietara iritsi denetik hau da 2023rako osatu duen TOP5a

Ostegunetan Izkander Fernandez izaten da MusikHaria saiora beste molde bateko musika ekartzen diguna. Batzuetan datozen kontzertuetarako gomendioak egiten dizkigu, bestetan ikus-entzunekoetara bideratzen gaitu, aspaldiko garaietan ere egiten dugu igeri… Baina azken tartean, 2023ko TOP5a osatu du.

‘Goldea’ diskoa kaleratu du aurten Ibil Bedi talde nafarrak. (ARRIGURI)

This browser does not support the audio element.


Askotan esan izan digu kalitate onarekin entzutea baino kantitatean entzutea nahiago duela musika Izkander Fernandezek. Hala, erreferentziaz jositako fonoteka bat dauka buruan gordeta musika aditu lemoaztarrak eta unean uneko giroaren baitan badaki hautaketa fina egiten.

Bideoklipen zalea dela argi dakigu, askotan esaten digulako halako edo beteko abestiaren bideoklipa ikusteko. Horrez gainera, aurtengoan ere pelikula, telesail eta dokumentaletara bideratu gaitu, beti ere musika aitzakia bezala hartuz. Musika jaialdien inguruan ere egin dizkigu hainbat ekarpen, baina, batez ere, beste molde batetako musikara sarbidea ematen digu Izkander Fernandezek astero-astero. 

Bost kantu aukeratu ditu bere urteko zerrendan. Oraindik ez omen ditu ordenean jarri, baina alfabetikoki bada ere, badaki kantu hauek izango direla bere zerrendan lehen bost postuak beteko dituzten taldeak. Adi ibili beraz Izkander Fernandezen sareei begira, laster ordenatuta ikusiko baititugu taldeok.

Ibil Bedi - Xirarena (Goldea)

Janelle Monae - Lipstick lover (The Age of Pleasure)

Jason Isbell and the 400 Unit - Volunteer (Weathervanes)

Paramore - Liar (This is why)

Rival Sons - Before the fire (Lightbringer)