Dean Martin, Juan Luis Guerra, Prince, Iñaki Dieguez, ekainaren 7ko musika-efemerideetan
Gramofonoa 3x31
This browser does not support the audio element.
Estitxu Pinatxo
Ekainaren 7. honetan, kantu ederrak adituko ditugu, efemeride garrantzitsuak ditugulako gogoratzeko eta beraz, musikari haundiak omentzeko. Dean Martinekin hasiko gara, musikan, zinean eta eszenatokietan arrakasta handia izan zuen showman horietako batekin. Tom Jonesen ahots indartsua ere izanen dugu lagun, baita Miguel Ríos kantari granadarrarena. Hego Amerikara ere joanen gara, erritmo latinoek mugituta, Juan Luis Guerra zoriontzeko. Bertzalde, Prince, artista ikonikoa gogoratuko dugu, ekainaren 7koa baitzen Minnesotan jaiotako musikari eta kantaria. Eta bukatzeko, Euskal Herrira hurbilduko gara. 50 urte borobil bete dituelako gaur, Iñaki Dieguez akordeoijole irundarrak.