Xatoken Moura Kanut O eta Iker Gurrutxagarekin
Oriotik ekarri dugu gonbidatu xelebrea, Xemai eta Zartaien gora beherak ezagutuko ditugu, eta Kanut O jamaikarraren bisita jaso dugu.
This browser does not support the audio element.
Xatoken Mouraren bigarren saioan, Zanatzaingo Xemai eta Zartai izango ditugu protagonista, besteak beste. Badirudi Zartai atsotitzak ikasten ibili dela, eta honek ez dio grazia askorik egin Xemai okinari. Gonbidatu xelebrea Oriotik oraingoan, NAIZ irratian aski ezaguna den ‘Gurru’ Iker Gurrutxaga.
Ohi moduan, albistegi xelebrea izango dugu Informazioaren Etenaren eskutik, eta ondoren Xaxamixa saioaren txanda izango da fikziozko gonbidatu ezin hobe batekin, “Kanut O” Jamaikan bizi den euskal abeslaria. Ez galtzeko modukoa, ukelele eta guzti etorri baita!
Ondoren noski, bertsokizunekin jolasteko astia ere izango da, azkenik gure gonbidatu xelebreak aukeratutako eguneko temazuarekin amaitzeko. Eztarria siku? Ba eantzak ura!