Pagondoan | Dolua
Dolua hitzaren inguruan aritu gara aste honetako Pagondoan.
This browser does not support the audio element.
Sara Iriarte
Dolua, heriotza baten aurrean galera adierazteko era da. Elementu adierazgarri desberdin batzuen bitartez, pertsonak eta gizarteak galeraren sentipena adierazten dute. Herrialdeen arabera elementu formal horiek aldatu egiten dira; gurean hilobien, eskelen edota beltz koloreko arroparen bitartez erakusten da mina. Denborarekin adierazpen horiek asko aldatu dira, baina doluak, bere horretan dirau.
Dolua, dolua eta dolua. Hori aipatu besterik ez dugu egin, eta gaur, hori aipatu besterik ez dugu egingo. Aste honetako saioan, heriotzaren aztarna izan dugu hizpide: dolua.