Live

NAIZ irratia

Hitz baten adarretan galduko gara ostiralero 'Pagondoan' saioan

Poetikari eta gure aiton-amonen bizipenei zabalduko dio bidea NAIZ irratiko 'Pagondoan' irratsaio berriak. Hitz bat hartu eta pagoak adina adar eta adaxketan galduko da Sara Iriarte ostiralero,  arratsaldeko 19:00etan.

Audio_placeholder

Hitz baten adarretan galduko gara ostiralero 'Pagondoan' saioan

Loading player...
Pagondoan
Pagondoan (Sara Iriarte | NAIZ Irratia)

Hitz bat hartu eta horren inguruan arituko Sara Iriarte ostiralera NAIZ irratian ‘Pagondoan’ saioan.  «Nahi nuen kapitulu bakoitzak izatea sormen lan bat. Hortik, nahigabe, poetikoki idaztea atera zait, eta hori da gustatzen zaidan estiloa» azaldu du Iriartek. 

‘Pagondoan’ saioan leku handi bat hartuko dute gure aiton-amonek, eta horretarako Ahotsak.eus ek egindako lana baliatuko du Iriartek. «Istorio pilo bat daude bilduak ahotsak.eus-en, testigantza horiek berreskuratuko ditugu» dio. Ahotsak.eus ek egindako lan antropologikoari ‘Pagondoa’ saioa gehituko zaio orain. ‘Nik testigantza horiek josi egin ditut, musikarekin eta hitzarekin’.

«Entzuteko saio atsegina izatea da helburua, lasai entzuteko saioa izango da, ez da gehiago izanen» hori esan omen zion bere buruari Sara Iriartek ‘Pagondoa’ saioa aurrera ateratzeko lanean hasi zenean, «baina gero ohartu naiz asko ikasi dudala bidean, eta saio hau aukera bat dela gure aiton-amonei entzuteko». 

Lehen saioa ostiral honetan zabalduko da NAIZ irratian, eta podcast plataformetan ere zabalduko da. ‘Tipula’ da aukeratutako lehendabiziko hitza. Eta bai, tipulak adina azal izango ditu saioak. «Pentsa, tipulatik hasi eta hilerokoaz, negarraz, gerraz edo goseaz arituko gara».  

Abenduaren 16an hasi eta ostiralero zabalduko da Sara Iriarteren ‘Pagondoan’ saioa NAIZ irratian. Ondoren, podcast plataformetan eta NAIZ irratiko webgunean zabalduko da saioa. 

 

Jaurlaritza Logoa