IRRATIA

Urteko lehenengoan Terry Halli omenaldia eta The Reggae Trainaren aurkezpena

Reggae Fever 14x13

Terry Hall ‘The Specials’ taldeko kantaria (Terry Hall)

This browser does not support the audio element.


Urteko lehenengo saioa joan berri zaigun Terry Halli omenaldia egiteko probestuko dugu. The Specialsen abestiak entzuteaz gain, abesti originalak eta Fun Boy Threerenak ere entzungo ditugu. Tartea ere izango dugu hurrengo otsailaren 11ean Andoaingo Gaztetxean ospatuko den The Reggae Trainaren hurrengo geldialdiaz hitz egin eta Juantxo Skalari & La Rude Band eta Arratians entzuteko. Reggae Sukarra ona da!