IRRATIA

Crashdïet eta sleaze biziberritua

Crashdiet taldea (Crashdiet )

This browser does not support the audio element.


Suediako Crashdïet taldeak astindu du 'Burdinola' heavy metal programako mailua. Sortzailearen presentzia ez ezik, esentzia ere mantendu dute sleaze, hard rock eta glam metal doinuak biziberrituta. 'Automaton' lan freskagarriak laukotearen orain eta Inaxio Esnaolak errepasatu duen iragan hurbila omentzen ditu.

Dave Lepard abeslari gazteak sortu zuen Crashdïet banda 2000. urte inguruan, Suediako Estokolmo hirian. Dena dela, 2002an egonkortu zuen banda Martin Sweet gitarristarekin, Peter London baxu jotzailearekin eta Eric Young bateriarekin. 2005ean 'Rest in Sleaze' lehen diskoa argitaratu ondoren, Lepardek bere buruaz beste egin zuen. Gertaera lazgarri horrek erabat baldintzatu zuen bandaren etorkizuna, lehenik desegin eta ondoren berriz elkartuta aurrera egin dutena.