Live

Inaxio Esnaola

Asgarth gipuzkoarren itzulera

Audio_placeholder

Asgarth gipuzkoarren itzulera

Loading player...
Asgarth taldea
Asgarth taldea (Asgarth taldea )

Añorgako Asgarth taldeak astindu du 'Burdinola' heavy metal programako mailua. Maiatzaren 28an itzuliko dira taula gainera 15 urteren ondoren. Oraingoan, bai. Ondo bidean, 'Zeldatik' disko berria urtea bukatu aurretik argitaratuko dute. Hori bera abiapuntu gisa hartuta, Inaxio Esnaolak euskal heavyari egin dioten ekarpena errepasatu du.

Asgarth 1997an sortu zen, Donostiako Añorga auzoan. 1999an lehen maketa ekoiztea erabaki zuten, eta grabazio horri esker bandak harrera ona izan zuen zenbait musika lehiaketetan. Batez ere, Euskadi Gaztea irrati formularen IX. Musika Lehiaketari esker. Entzuleen saria irabazi eta sekulako arrakasta izan zuten gazteen artean. Lehen hiru diskoekin ospeari eutsi zioten, baina hamar urte pasata, euskal heavyaren sua apaldu zen, eta 2007an azken kontzertua eman zuten. Ordea, 2020ko urtarrilaren 1ean itzuli ziren boskotea berrituta.