JUN. 04 2022 - 08:03h Robin Schulzek eta David Guettak lurralde ugaritan lortu dute gailurra beste behin DJ zein ekoizle alemaniarrek zerrendaren lehen postuan egotea amesten zuten oraingoan ere, eta hilabete besterik ez duen lanak, lortu du dagoeneko zenbait lurraldetan. On Repeat izeneko elkarlana, arrakasta itzela ari da izaten. Robin Schulz eta David Guetta (Prest!) This browser does not support the audio element. Ioar Aizpurua Hilabete berria estreinatu ahal izateko, kantu-zerrenda dantzagarria osatu dugu ostiral honetako 'Prest!' saioan. Ezagunak ditugun zenbait artista topatu ditugu beste behin, baita duela urte batzuk hauek ezagutarazi zizkiguten lanak ere, arrakastaren bidea inoiz utzi ez dutenez, gailurrerako bidean jarri direlako azken astean. Ukitzen duen guztia urre bilakatzen duen Dua Lipa abeslaria, Rauw Alejandro, Måneskin edota Sigala entzuteko aukera izan dugu beste zenbaiten artean, eta guztiek dantzarazi digute ostiral iluntzea. Euskal Herrira begirako tartean berriz, Bengoren Bakarrik izeneko lana jasotzen ari den erantzuna azpimarratu nahi izan dugu, behin eta berriz entzunda ere, aspertzen ez garen horietakoa dela iruditzen zaigulako. Hauek dira saioan entzun ditugun kantuak: 1. Calvin Harris, Dua Lipa - One Kiss2. Nathan Dawe ft. Ella Henderson - 21 Reasons3. Lady Gaga - Hold My Hand4. Darin - Can't Stay Away5. Robin Schulz, David Guetta - On Repeat6. Shakira, Rauw Alejandro - Te Felicito7. Sigala, Talia Mar - Stay the Night8. Bengo - Bakarrik9. Polo & Pan - Ani Kuni10. Måneskin - SUPERMODEL11. Nate Smith - Whiskey On You12. S10 - De Diepte